Bizipenaren esperientzia oso presente duen 9 tailerrez osatutako ikastaroa da, eta hurrengoak integratzen ditu::
- Mindfulnessa: ikastaroan zehar 9 asteko mindfulnesseko entrenamendua garatzen da.
- Gorputza esnatzen: Gorputzaren kontzientziaren garrantziaz jabetzeko gunea.
- Teknika plastikoak eta materialak: Materialen eta sormen-tekniken sarrera praktikoa eta teorikoa.
- ArteTerapiaren oinarriak: hile bakoitzari dagokion moduluaren garapen teorikoa.
- Sormen-esperimentua: sormena garatzeko proposamen praktikoak.
- ArteTerapeuta izaten ikasten: terapia humanistetan oinarritutako prozedura terapeutikoetarako gunea.
Hurrengoak dira helburuak:
- Eguneroko bizitza profesional zein pertsonalera ekartzea unean unekorako atentzioa, eta pentsamenduaren zein jarreraren malgutasuna.
- Heziketa eta osasunaren arloan mugitzen diren profesionalentzako sormen zein trebetasun gaitasunak txertatzea. Erizainak, medikuak, psikologoak, zaintzaileak, hezitzaileak…
- Autoestimua eta konfiantza areagotzea.
- Antsietatea eta estresa gutxitzea.
- Kanalizatzeko zailak diren sentimentuak adieraztea.
- Sormena garatzea.
- Besteekiko komunikazioa hobetzea.
- Norbere burua ezagutzea.
- Adimen emozionala garatzea.
- Emozioak erregulatzea.
- Blokeo emozionalak gutxitzea.
ANTOLAKUNTZA
Ikastaro hau egiteko ez da behar aurretiko inolako esperientziarik, ezta ezagutza artistikorik. Plaza mugatuak dira parte hartzaileei kalitaterik hoberena eskaintzeko.
Ikastaroa bukatzean, parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko du pertsona bakoitzak, Barakak abalatuta. Horretarako ikastaroaren %90a bete beharko da eta bukaerako lana egin.
Norentzat: Psikologia, hezkuntza, eta giza arloko langileentzat. Baita bere garapen pertsonalean sakondu nahi dutenentzat ere.
Ikastaroa 9 larunbatez dago osatuta, 2017-18 ikastaroan zehar, urritik ekainera bitartean; Guztira 72 ordu.
Urriak 7 Octubre
Azaroak 11 Noviembre
Abenduak 2 Diciembre
Urtarrilak 13 Enero
Otsailak 3 Febrero
Martxoak 3 Marzo
Apirilak 14 Abril
Maiatzak 5 Mayo
Ekainak 9 Junio