Gizakiok bi garapen bide dugu, gutxienez: Iratzartzea eta Heldutasuna lortzea. Iratzartzeko praktikak onura espirituala dakar, osasuna eta ongizatea hobetzea, eta gure ahalmen sakonenak garatzea. Baina, esnatze prozesu hori modu askotan interpreta daiteke.
Ezagutzan eta esperientziaren interpretazioaren papera berria da. Aurreko mendean hasi zen ezaguna izaten. Interpretatzeko gaitasun heldua. Jaiotzean, gizakiak heldu gabe ditu ia ezagutza gaitasun guztiak, eta bizitzan zehar joaten da garatzen. Heltze prozesu hau maila edota estadio ezberdinen bidez ematen da, eta horietako bakoitzean pertsona egiaren jabe sentitzen da, eta bere baloreak eta ikuspuntuak benetakoak diren bakarrak direla uste du.
Ezagunak diren sistema espiritualen artean ez dago bakar bat heldutasun maila horien berri ematen duenik, baina psikologia ebolutiboak bai, maila hauetako nahiko deskripzio zehatzak egin ditu. Ikasturte honetan Vipassana erabiliko dugu bi prozesuak integratuz: Hedutasuna lortzea eta iratzartzea.