“Gorputzean leku bat adierazteko irekitzen denean, irekita geratzen da jasotzeko ere”
BIZI-MUGIMENDU ADIERAZGARRIA
Psiko-korporal gorputz teknika bat da mugimenduaren eta musikaren bidez adierazten eta jasotzen dena. Beste hainbat gorputz-lanekin osatzen da, esate baterako, gorputz-espresioa, arnasketa, ahotsa, hitza, isiltasuna, jolasa, masajea eta sormena. Bai taldean, bai banaka egiten da.
Saio bakoitzean gizakien hiru erantzun-sistemak garatuko dira: senezkoa-arbasoen jakinduria (lurreko euskarriak, bizi-sena…), afektibitate-emozionala (biguntasuna, elakartasun sentimendua, maitasuna, kemena…) eta adimen- arrazoia (hausnarketa, jakinduria, nor garen kontzientzia…)
Gorputz-bazterrak, giharrak, organoak, emozioak, zehatzagoak diren geruzak… irekitzen eta azaltzen joango dira, pausoz-pauso, entzuten, askatzen, espazioa, bizitasuna, adierazpena eta kontzientzia ematen.
Nori zuzendua:
Noizean behin frogatu nahi dutenentzat edo jarraian landu nahi duten pertsonentzat da.
Onurak:
Kontzientzia-zabaltasuna (irekitasuna), Norberaren ezagutza, Hazkuntza, Nutrizioa eta Gozamena.
Zein da nire lana:
Pertsonei beraiekin eta munduan jarrera ireki eta konprometitu bat izaten laguntzen diet. Sendatze prozesuan harremanak era arduratsu batean osatzen ere. Norbere burua zainduz eta norberarekiko fidela izaten, pakean eta maitasunarekin bizi al izateko.
DATAK: ostiraletan (hamabostean behin)18:00etatik 19:45ak arte:
– Urruiak 16 eta 30
– Azaroak 13
– Abenduak 11
– Urtarrilak 8 eta 22
– Otsailak 12 eta 26
– Martxoak 12 eta 19