Entrar / Login
Qi-gong-a eta meditazioa

Bizitzea tokatu zaigun mundu zoro honetan oso erraz galtzen dugu kontaktua geure barnearekin, geure benetako esentziarekin. Eta sarriegi gelditzen gara galduta. Honek egonezina ekartzen digu eta iluntasunean uzten gaitu, erantzunik gabe.

Vipassana Meditazioak, Ikuspegi Sakoneko Meditazioak, geure barnerako bidea erakusten digu eta ulertzen laguntzen digu. Esnatzeko bidea zeharkatzeko modua erakusten digu, gure gorputzarekin bat eginik, gure sentsazioekin, gure gogamenarekin.

Eta hori lotzeko tresna ezin hobea dugu, Arnasketa Kontzientea. Une oro gure arnasketaz kontziente izateko gaitasuna garatuko dugu, osotasunez bizi ahal izateko gure aurrean irekitzen zaigun denborarik gabeko presentea.

Anapanasati Sutta edota Arnasketan ezarritako Atentzio osoa izango da gure gidaria bide eder honetan.


Mini Cart 0

Tu carrito está vacío.