GACETA

ADINBERRI+EITB

Adinberrik, EITBerekin elkarlanean, Barakak prestaturiko adinekoentzako mindfulness sesioak jarri ditu abian. Ongi etorriak izan daitezela.
Euskadin, biztanleriaren % 20,7ak bete ditu 65 urte dagoeneko, Espainiako erkidego zaharrenetako bat da. Datu horiekin, normala denez, gizarte-gastuak eta baliabide sozio-sanitarioak handitu egin dira, eta gero eta gehiago aldarrikatzen dira zahartze aktiboaren edota zahartze arrakastatsuaren ildoko ekimenak.

Baina, zahartzean aktibo egoteak zer esan nahi du?, etengabe jarraitzea gauzak egiten, kirola, ikastaroak, etabar? Ematen du, “egitea” besterik ez dugula ikusten. Baina, bada adineko pertsonok behar dugun beste zerbait, eta da, geure burua patxadaz prestatzea bizitzako azken faserako. Eta horretarako, barnerako bidaia egin behar dugu, eta ezkutuan izan ditugun parajeak eta altxorrak deskubritu. Horretan laguntzen digu Mindfulness praktikatzeak.

Maiz entzuten dugu, zahartzean, gure gorputzak eta gure buruak, hainbat aldaketa jasaten dutela. Aldaketa garrantzitsuak dira, bai maila fisikoan, bai psikologikoan, eta aldaketa horietarako prestatzeak zahartzearekin lotutako osasun-arazo askori aurre egiten lagunduko digu, eta bizitza psikologiko orekatua, integratua eta jakituriaz betea izaten.

Mindfulness, harmonia fisiologikora eta bake mentalera garamatzan praktika bat da, zahartzaroko aipaturiko aldaketa horiei modu arrakastatsuan aurre egiteko oso baliagarria den estrategia psiko-hezitzailea. Zahartze fisikoak eta egozentrismo psikologikoak eragindako galerak ezagutzen eta onartzen laguntzen digu, orainaldian bizitzen, aurreiritzirik gabe.

Gizarte honetan, gauza berriak, gazteak, osasuntsuak indartzen dira. Ematen du, ez garela inoiz zahartuko, gerorik ez balego bezala bizi gara. Baina, bizitzaren prozesu naturalaren zati eder bat zahartzaroa da. Bai, ederra. Barne jakinduriaz blai bizi dezakegun ziklo naturala, bizitzaren azken garaia harmoniatsu eta sakon bihur dezakeena.

Eta horretan laguntzen digu Mindfulness praktikatzeak. Presentzia lantzearen artea da, bizitza kalitatea hobetzeko bidea. Zahartzaroa ilusio berriz bizitzea ahalbidetzen digun tresna da, ezkutuko gure eremurik ederrena eta jakintsuena deskubritzeko. Bakean bizitzeko eta heriotzan bakean sartzeko.

Espero dezagun EITBko saio horiek jendeari bide berri hau erakusteko balio izatea eta bideari jarraitzeko grina sortaraztea.


https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/adinberri/