Goizeko sangha
Eguneroko praktika taldean
Eguneroko praktikaren eta taldearen garrantzia:
Gure esperientziatik badakigu zein zaila den gogoeta egitean erregulartasunari eustea. Eta, era berean, ekintza honek berak duen garrantzia, ezinegonaren sorburura hurbiltzeko eta nola gertatzen den ulertzeko aukeratu dugun bidean sakontzen joan ahal izateko.
Taldeak eta praktika jarraituak behar dugun indar hori ematen digu, egunez egun unean-unean esna egoteko. Une bakoitzean kontzientzia osoa ekartzeko aukera eskainiz.
Goizeko sanghak praktikari buruzko antzeko kezkak, zalantzak eta esperientziak dituen talde bat eskaintzen dizu, bai eta eskarmentua duten hainbat irakasle ere, eta horiekin argitu, batu eta aurrera egin ahal izango duzu Vipassana meditazioaren ulermenean.
Nori zuzenduta dago?
Meditazio Vipassana egin nahi duen edonor.
Helburuak:
– Gure egunerokoan kontzienteago egotea.
– Praktikarekin konprometitutako talde bat sortzea.
– Irakaskuntzetan sakontzen joatea eguneroko praktikaren bidez.
Datak eta ordutegiak:
Meditazio-saioak 2020ko irailaren 21ean hasiko dira. Edozein unetan sartu ahal izateko aukerarekin beti.
Hauek dira gur eskaintzak:
• 4 eguneko saio gidatuak, 6:45etik 7:30era (Asteartetik Ostiralera).
Gidatu gabeko saio-egun bat, 6:45etik 7:30era. (Astelehena).
• 2 egunetan espacio eta denbora irekiak egongo dira taldean meditatzeko gia gabe. (Larunbata eta Igandea)
• Galderen tarte bat egongo da saio bakoitzaren ondoren, praktikari buruzko zalantzak argitzeko eta taldearekin zure esperientziak partekatu ahal izateko. (15 min.)
Ekarpena:
– 20 euro hilean.
• Ekarpenari aurre ezin ezkero ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzen.
• Barakako edozein taldetan parte hartzen dutenek 5 euro hilean.
“Ezinezkoa da jakituria eta intuizioa inori transmititzea. Hazia hor dago. Maisu ona da hazi horretara iristen dakiena eta esnatzen, hazten eta garatzen uzten duena ”
THICH NHAT HANH