ZENTROA

espazio erosoa

2015ean ireki genituen baraka berriaren ateak, Etxague Jenerala kalean, Donostiako erdigunean, Boulevardetik hurbil, hainbat autobus geltokiren ondoan, eta aparkalekuak eta beste komunikabide batzuek ere inguruan ditu. Giza baliabideak handitzeko eta eskaintza zabaltzeko aukera eman digun gune zabalagoa, erosoagoa.

Jardueraren bat egiteko asmoz guregana hurbiltzen direnentzako instalazio atseginak izan daitezen arduratu gara. Zentroa modu armoniatsuan dago apainduta, tonu leun eta naturalekin, egonaldia atsegina eta erosoa izan dadin.

375 m2 ditu lokalak, bi solairutan banatuta. Goiko solairuan harrera-gunea eta 2 gela handi daude, 100 eta 85 m2koak, yoga, meditazioa eta beste hainbat jarduera egiteko beharrezkoa diren materialekin atonduak. Bi gela hauek trenkada mugikor batez daude bananduta, eta biak bat eginez gero, herritarrentzako modu irekian eskaintzen diren hitzaldiak eta bestelako debateak direnetako 140 pertsonentzako gela handi bihurtzen da. Beheko solairuan, aldagelak, dutxak eta komunak daude, eta baita, psikoterapia eta gorputzeko terapiak egiteko 3 txoko. Egongelak eta lorategi polit batera ematen duen 40 m2ko Artelanetako tailerrak osatzen dute beheko solairua.