Osasunerako Mindfulnessa programa

Baraka mindfulness salud

Gero eta froga zientifiko gehiago dago Mindfulnessak gure gaixotasun fisiko zein mentaletan duen eragin onuragarriaren inguruan. Munduko osasun zentro askok dituzte Mindfulness praktikak bere protokoloetan, beraien pazienteen garapen klinikoa eta bizitza kalitatea hobetzeko.

Ikastaro honen helburua da, zeure osasuna eta ongizatea kudeatzen ikastea Mindfulness tekniken bidez.

Ikastaroan zehar, gure osasunaren hainbat alderdi lantzeko tresna ezberdinak eskuratuko ditugu, estressa, antsietatea, emozio zailak, mina edota gaixotasun kronikoa, adizioa, eta abar kudeatzeko. Gure eguneroko ohitura txarrak detektatzen ikasiko dugu eta geure burua zaintzen, janari osasuntsua, atsedena, soinketa …

MINDFULNESSa eta GURE OSASUNEAN DUEN ERAGINA
Gure artean gehien ematen diren bost gaixotasunak, (diabetesa, bihotzeko gaitzak, minbizia, arnasketa sistemako gaisotasunak eta buruko gaisotasunak), stresarekin daude estuki lotuta, edota estresari zein beste gaixotasun batzuei lotuta (fibromialgia, patologia autoinmunea, digeritze arazoak, azalekoak, pisu larregi izatea, eta abar). Horietan guztietan estresak sortu edota areagotu egiten ditu gaixotasunak.

Mindfulnessa praktikatzean estresaren hormonak gutxitzen dira (kortisona, ACTH eta abar), eta onuragarria da estresak eragindako hainbat gaixotasunen kasuan, psoriasia, asma, azaleko gaixotasunak, artikulazioetakoak, bihotzeko gaitzak eta digeritze aparatukoak, besteak beste.

Zientziak erakutsi du ere, mindfulnessak estresa jaisten duela eta lagundu egiten diola gure sistema immunologikoari, gure defentsak indartuz eta gaixotasun auto-inmuneetan antigorputzak sortzen (lupusa, psoriasia, artritis reumatoidea, liquen laua, eta abar).

Mindfulnessa praktikatuz gure gorputzaren eta arnasketaren kontzientzia handiago izaten ikasiko dugu, eta gure gorputzeko sentsazioak eta emozio karga handiko sentimenduak kudeatzen. Honela, bizimodu osasuntsuago eta elikadura egokiago aukeratzen ere ikasiko dugu. Adizioetan eta elikadurarekin lotutako trastornoetan ere oso onuragarria da Mindfulnessa.

8 asteko entrenamenduaren ondorioz gure burmuinean eragiten dituen aldaketak oso nabarmenak dira, eta maila biokimikoan zein estrukturalean neurgarriak.
Gaixotasun kroniko askotan – minbizia, bihotzeko gaixotasunak, diabetesa eta gaixotasun autoinmuneak- hantura osagai bat ematen da, eta hantura eta estres maila oso lotuta egoten dira. Mindfulnessak eragina du hantura aldagaian, eta zenbat eta bizkorrago hasi praktikatzen orduan eta hobeto patologia grabeen prebentzioan.

Mindfulnessak gaixotasun grabeen aurrean laguntza handia eskaintzen digu. Diagnostikoa ematen digutenean, gaindituta, emozionalki suntsituta, ez sentitzeko, eta unean unekoari lasai aurre egiteko. Tratamenduan zehar, minbiziaren kasuan adibidez, bigarren mailako kimioterapia edota erradioterapiako ondorioak hobeto eramaten ere laguntzen digu.

Baraka Elena Palomo

Elena Palomo

Medikua · Psikiatra · Psikoterapeuta · Osasunerako Mindfulnessa INSTRUKTOREA

Familia Medikua, Psikiatra eta Psikoterapeuta humanista, Pikosomatikan eta Medikuntza integratiboan espezializatua. Mindfulnesseko instruktorea.