MINDFULNESS TXIKI

Baraka Mindfulness Txiki

“Nor eta zer zaren ulertzen duzunean, zure distira unibertsoko distiran proiektatzen da eta zure inguruan dena bihurtzen da sormenezkoa eta aukerez betea.” Bhajan yogia

MINDFULNESS TXIKI

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Bizi dugun gizarteak erritmo frenetikoa inposatzen du gure bizitzengan, gure barne munduarekin kontaktatzea zailduz. Uneoro kanpora zuzentzen gaitu, atsedenik gabe. Gure seme-alabek inguruan bizi dutena ikasten dute etengabe, beraien eredu diren pertsonen portaera eta ohiturak kopiatzeko joera dutelarik. Bistakoa da haien buruarekin kontaktuan jartzea erraztuko dieten tresnak eman behar dizkiegula, etorkizunean, nahi duten eta haientzat gustatuko litzaigukeen bizitza bizi ahal izateko erabil ditzaten. Mindfulness, oraingo unean, gertatzen ari zaien horretan atentzioa jartzen lagundu ahal dien tresna horietako bat da.

Gaur egun badira haurtzaroan eta nerabezaroan Mindfulness-aren praktikaren etekinak frogatzen dituzten hainbat ikerketa zientifiko. Etekinen artean honakoak aipa daitezke:

• Arretaren eta beste prozesu kognitiboen areagotzea
• Emozioen erregulazioa
• Gorputz-kontzientziaren areagotzea eta norberaren ikusmoldearen aldaketak.

Haur guztiek somatu ditzakete Mindfulness-aren praktikaren onurak.
Haur eta nerabeentzako Mindfulness-aren hainbat aplikaziok, besteren artean, eskolako estresa, depresioa, atentzio-falta edota hiperaktibitatearekin lotutako gorabeherak, espektro autistaren desorekak, elikadurarekiko desorekak eta sustantzien gehiegizko erabileraren tratamendurako balio dezakete.

Mindfulness-aren helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, eguneroko bizitzaren jardueratarako atentzioa, kontzientzia osoa eta lasaitasuna bereganatzearen bitartez, aldi berean desoreken sintomak txikituz.

Baraka Cati Martín

Cati Martín

Mindfulness INSTRUKTOREA · Terapeuta Gestalt

Gestalt Terapeuta. Mindfulnesseko instruktorea. Claudio Naranjorekin formatua SAT programan eta AECn Gorputzaren Lan Integratzailean.

cemrgm@gmail.com
679 578 422