MINDFULNESS IKASTETXEAN BARNERATUA

MINDFULNESS EN EL CENTRO ESCOLAR

Modu ezberdinak daude ikastetxeetan Mindfulness-aren praktika barneratzeko. Baraka Institutotik eskeintzen dugun Mindfulness-aren entrenamendu programazioak, praktika bera ikastetxean errotzeko helburua dauka, hau da, ikastetxeko komunitatea osatzen duten talde guztiak hartzen dira kontuan. Irakaslearen formakuntza (bi fasetan), haurren bizipena ikasgelan, eta gurasoen formakuntza.

Mindfulnessaren praktika da zure oraingo esperientzian nahita, kontzienteki, arreta jartzea, bai barneko gertakariengan (pentsamenduak eta emozioak) zein kanpokoetan (bost zentzumenak), eta onarpenarekin.

Arreta oraingo unean, eta gogo edo buru alderraia alde batera uzten dugunean egiten dugun azterketa (entrenamendu kognitiboa).

Oraingo esperientzian sortzen diren sentimenduak, pentsamenduak eta egoera mentalak onartzea, ez atxikitzea, ez baztertzea (entrenamendu emozionala).

Mindfulness-a ohitura bihurtzen denean, bizitzan izateko eta egoteko modu bat da benetan. Presentzia eta kontzientzia handiagoa duen eta norbere buruarekiko eta besteekiko hurbiltasun maitekor handiagoa duen egoteko modua.

Nire esperientziaren arabera, irakasleok praktika honekin lortzen dugun abilezia garrantzitsuenetako bat presentzia da. Orainean erdiratzen den presentziak ahalbidetzen du ikasleekin erlazio aberasgarriago bat sortzea. Honek eragin zuzena du beraien jarreretan, ikasteko motibazioan eta gaur egun kurrikulumean eskatzen diren beste hainbat gaitasunetan.

Irakasleok gizartean funtsezko papera jokatzen dugu, hurrengo belaunaldiak hezteko funtzio garrantzitsutaz arduratzen baikara.

Normalean gure ikasleen ongizatea etorkizunean gertatuko dela azpimarratu ohi dugu, eta haien ikasketa-prozesua egun batean fruituak emango dituzten ezagutzak, trebetasun eta jarreren hornidura gisa ulertzen dugu… etorkizunari begira beti…. Zoriontsuak izan daitezen….

Baina benetan laguntzen al diegu gure ikasleei zoriontsu izaten ikasten?…Ongizate pertsonala eta soziala susta dezaketen trebetasunetako asko haurrek eta gazteek beren kabuz erraz ikasiko ez lituzketen zereginak dira, eta haien hezkuntzaren ardura duten helduen laguntza eskatzen dute (hezkuntza-sistema, familia-sistema.).

Gure lana ez da soilik ezagutza teorikoak irakastea; balio eta trebetasun batzuk sustatzea da ere. Hauek gizartean barneratzen eta gizartea bera eredu hobeago batera eraldatzen lagunduko dietenak.

Bestalde, irakasle izatea ez da beti lan erraza izaten, eta irakaskuntza-lana geroz eta konplexuagoa bihurtzen ari da. Sarritan, hezkuntza-zentroak aurrera eraman beharreko proiektu eta jardueren sare konplexu batean murgilduta egoten da, garatu beharreko curriculum zabalarekin eta denera iristeko denbora mugatuarekin. Irakasle izateak dakarren exijentzia handiak estutasun-sentsazioa, estres kronikoa, neke emozionala, ikasleekiko harreman arazoak eragin ditzake. Eta funtsezkoa denari buruz hausnartzeko zailtasunak. Askotan gakoa den ikuspuntua galtzen dugu: norantz goaz ikasgeletan? Zer da ikasleengan benetan sustatu eta garatu nahi duguna?

Mindfulness-ak erakutsi du egoera horietan eraginkorra dela. Adibidez, irakasleen estresa, gaixotasun-bajak, depresioa edo antsietatea murriztuz.

Mindfulness-aren praktika erregularrak egoera problematikoei aurre egiteko eta gure bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko tresnak ematen dizkigu irakasleoi. Eta lehen esan bezala; horrek, era berean, eragina du ikaslearen jardunean eta ikaslearekiko harremanean, ikaskuntzarako hezkuntza-ingurune ezin hobea sortuz.

Argi dago irakasleok ereduak garela. Hau dela eta gure proposamena Mindfulness-eko entrenamendua bi fasetan egitearena da. Beti ere Mindfulness-eko praktika ikastetxean murgildu nahi baldin bada.

Lehenengo fasea irakasleak mindfulness-aren praktika bereganatzeko entrenamendu batean datza. Bigarren fasean mindfulness-aren praktika ikasgeletara eramateko irizpideak bereganatuko lituzkete.

IRAKASLEEKIN FORMAKUNTZA:
GURE BURUA ZAINTZEN: MF PRAKTIKA BEREGANATZEN

IKASTAROAREN HELBURUA:
Mindfulness edo arreta osoaren praktika zein den ezagutzea, ulertzea eta barneratzea. Alde batetik norberaren egunerokotasunean eta lantokian zer onurak lor ditzakeen ezagutuz eta bestetik, onura horiek lortzeko behar diren gaitasunen entrenamendua nolakoa izan behar den biziz.

METODOLOGIA:
Saioetan, nahiz eta oinarrizko irizpide teoriko batzuk eman, saio praktikoak izango dira gehien bat: talde, bikote eta norberarekiko dinamikekin.
Saio bakoitzean, zalantzak eta norberaren bizipen eta esperientziak partekatzeko aukera izango da.
Gainera, etxerako praktikak bidaliko dira arreta osoa egunerokotasunean barneratzen joateko eta praktikaren ezagupenean sakontzeko.
Praktika barneratu ahal izateko etxerako ariketa hauek burutzea oso garrantzitsua izango da. Mindfulness-aren praktika funtsean esperientziala baita, eta teorian gelditzea ez dauka inolako zentzurik.

LAN PROPOSAMENA:
Printzipioz ordu eta erdiko 10 saio proposatzen dizkizuegu. Saio hauetan ikusi eta biziko ditugun zenbait edukin honako hauek dira:
• Zein da arreta osoaren praktikaren zentzua ikasgeletan.
• Arreta edo kontzientzia osoa entrenatzeko teknikak (erabateko arreta arnasketan, gorputz-eskaneatzea, erabateko arreta mugimenduan,…).
• Nola funtzionatzen du gorputz/buru sistema konplexu honek.
• Pertzepzioaren prozesua.
• Estresaren nondik norakoak.
• Mindfulness-ean oinarritutako kudeaketa emozionala.
• Besteekiko elkarrekintza: mindfulness-a besteekiko harremanetan eta komunikazio kontzientea.
• Mindfulness aplikazioa egunerokotasunean.
• Zer egin dezakegu jada gure geletan.

EGUTEGI, ORDUTEGI ETA DIRU PROPOSAMENA:
Gaur egungo egoera konplexu hau kontuan hartuta eta oraindik hurrengo ikasturtea nola joango den jakin gabe, gure proposamena da urtarrilean entrenamenduarekin hastea.
Egutegia: Astean behin.
Ordutegia eta asteko egunaren inguruan adostu dezakegu bi errealitateak bateratuz (zuena eta gurea).
Zerbitzuaren kostua: saio bakoitzak 150 € (materialaren eta desplazamenduaren gastuak barne daude prezio honetan).
Taldea: gutxienez 10 (15 € pertsona/saioko) pertsona eta gehienez 20 (7,50 € pertsona/saioko) pertsona.

Fase honetan irakasleekin aste bukaera bateko erretiro bat egingo genuke. Ostiral arratsaldean hasi eta Igande eguerdian bukatu. Aukera bezala Egino herrian dagoen toki berezi batean. (200 € aste bukaera, logela indibidualak eta janaria barne).

Fase honetan irakasleak gelan praktikan jartzeko formakuntzarekin hasiko ginateke eta aldi berean haurrekin eta gurasoekin.

IRAKASLEEKIN FORMAKUNTZA: PRAKTIKA GELETARA ZABALTZEN
IKASTAROAREN HELBURUA:

Mindfulness-aren praktika nola ikastetxeko eta gelako bizitzan sustatzea. Saioak prestatzeko baliabideak izatea, praktika gelako giroan barneratzeko zenbait baliabide eta gure baitan praktikaren jarraitutasuna. Jada gure baitan bizi izan dugun praktika da eta ezagutzen ditugu zein nolako eraginak izan ditzakeen ikasleengan.

METODOLOGIA:
Kasu honetan ere gehien bat saio praktikoak izango dira nahiz eta oinarrizko irizpide teoriko batzuk emango diren: saioaren egitura, helduaren jarrera, talde, bikote eta norberarekiko dinamikekin. Bestalde, lehenengo fasean bezala, zalantzak eta norberaren esperientziak adierazteko aukera egongo da.
Astero erronkak proposatuko ditugu gelan praktikan jartzeko.

LAN PROPOSAMENA:
Printzipioz ordu eta erdiko 8 saio proposatzen dizkizuegu. Saio hauetan ikusi eta biziko ditugun zenbait edukin honako hauek izango dira:
• Jolas desberdinak praktikan jartzeko.
• Zein nolako jarraipena izan behar duen saioak eta entrenamenduak.
• Zeintzuk diren irakaslearen jarrerak/ezaugarriak.
• Zeintzuk diren argi eduki beharreko oinarrizko kontzeptuak, eta nola azaldu eta adierazi behar diren.

EGUTEGI, ORDUTEGI ETA DIRU PROPOSAMENA:
Lehenengo fasea amaitzen denean, bigarren fase honen hasiera adosten dugu.
Egutegia: Astean behin.
Ordutegia eta asteko egunaren inguruan adostu dezakegu bi errealitateak errebisatuz (zuena eta gurea).
Zerbitzuaren kostua: saio bakoitzak 150 euro (prezio honetan materialaren eta desplazamenduaren gastuak barne daude).
Taldea: gutxienez 10 (15 euro pertsona/saioko) pertsona eta gehienez 20 (7,5 euro pertsona/saioko) pertsona.

Esku-hartzea amaitzean, irakasleak bere kabuz mindfulness-ak ematen jarrai dezake, bere potentzial guztia aprobetxatuz. Funtzionatzeko baldintza bakarra irakasleak praktikatzen jarraitzea da.

HAURREKIN IKASGELAN:
Adosten da zein zikloan jarri nahi den martxan prozesua. Kontutan hartu beharreko datua da zein irakaslek parte hartu duten, zein ziklokoak.

Helburua:
Ikasleek mindfulness-ari buruzko prestakuntza jasotzea integrazio pertsonalerako, eta praktika-ohitura bat ezartzea ikasgelan.

EGUTEGI, ORDUTEGI ETA DIRU PROPOSAMENA:
Egutegia: 16 aste, astean bitan eta egun berdinean (goiz berdinean, Osteguna horietako egun bat).
Zerbitzuaren kostua: taldeen arabera zehaztu beharko genuke.
Taldea: Lehen hezkuntzako gelan dauden haurrak eta irakaslea.
Denbora: 20 minutuko saioak.

GURASOEKIN ENTRENAMENDUA:
Helburua:
Mindfulness-aren praktika hurbiltzea. Teknika oso errazak ikasiz eta, aldi berean, seme-alabekin eraiki duten harreman motaz jabetzea.
Beraiek esperientzia hau bizitzen duten heinean ez zaie arrotza egingo haurrek etxera eramango dutenarekin.

Mindfulness-aren eguneroko praktikak familian ekar ditzakeen onurak. Baliteke enpatia handiagoa garatzea, arreta eta kontzentrazio gaitasun handiagoa izatea, emozioak eta estresa maneiatzen ikastea, seme-alabenganako begirada garbiagoa garatzea.

Entrenamendua, esperientzien feedbackak eta lantzen ari garena ulertzeko teoriak osatuko dute. Hitz egin eta praktikatuko dugu egunerokotasuna gure seme-alabekin beste modu batean bizitzen lagunduko diguten tresnez.

Bere praktikak haurrengan eragina izan dezake eta, gainera, ulertu eta prozesuan lagundu ahal izan diezaiekete.

EGUTEGI, ORDUTEGI ETA DIRU PROPOSAMENA:
Egutegia: Astean behin, 8 saio.
Zerbitzuaren kostua: saio bakoitzak 140 euro (prezio honetan materialaren eta desplazamenduaren gastuak barne daude).
Taldea: gutxienez 10 (14 € pertsona/saioko) pertsona eta gehienez 20 (7 € pertsona/saioko) pertsona.

Danel Iñurritegui

DANEL IÑURRITEGUI

Mindfulness INSTRUKTOREA

Duela hamar urte hasi nintzen meditadore vipassanoa bezala, Baraka eskolan eta erretiroak. Mindfulness maisu izan naiz. Hezkuntzaren arloan lan egin dut: laguntzaile/irakasle eta psikomotrizista, haurrekin, eta mindfulness irakasle gisa irakasle eta familiekin. Beti liluratu izan nau autoezagupenaren/hazkundearen mundua eta irakaskuntzaren mundua, eta familiarekin eta lagunekin batera ikasten eta elikatzen nau.