Feldenkrais

Baraka feldenkrais

Feldenkrais Metodoa, trebetasun fisikoak eta mentalak lantzen diren Hezkuntza Somatikako teknika bat da. Mugimendu sutilak eta argiak eginez nerbio-sistema erregeneratzen da eta gure egunekori jariakortasuna ekartzen dio.

Sesioetan pentsamenduen eta muskuluen arteko lotura lantzen da, mugimendu eta postura patroiak berrituz. Norbere buruaren pertzepzioa eta zentzuak zorrozten doaz eta horrela mugimendurako biderik hoberena aukeratzen ikasten dugu eta bide batez, gure potentziala zabaltzen ikasten dugu.

Metodoak harridura sortzen du bere emaitzak oso bizkor ikusten direlako eta edozeinentzat, dena delako adina izanik, eskuragarria delako. Praktika honen onuren artean min kronikoekin bukatzea eta gaitasun berrien garapena daude.

“El objetivo de mi método es hacer posible lo imposible, lo posible fácil, lo fácil elegante”

Moshé Feldenkrais

Informazio gehiago:
conscienciaatravesdelmovimiento.com

ELKARRIZKETA TELEDONOSTI-N

Baraka Sirah Badiola

Sirah Badiola

Psikologa · Feldenkrais irakaslea

Psikologoa, Buruko Osasunean Masterra eta Feldenkraiseko irakaslea, FGNA metodoan. Dantza garaikidea eta beste teknika somatiko batzuk ikasi zituen, mugimenduaren bidezko espresioan, ikasketan eta eraldaketan interesatua betidanik. Taldean zein bakarka egiten du lan.