FORMAZIOAK

MINDFULNESSA (Aurreratua)

Baraka formación mindfulness avanzada

Mindfulness modu ezberdinetan uler daiteke; besteak beste, atentzioa eta kontzientzia osoa da, momentuan gertatzen denari arretaz begiratzea, gogoetatsu. Unean unekoan era aktiboan zentratzea da, sentitzen edota hautematen den horretan sartu gabe, baloratu gabe.

Prozedura terapeutiko bezala, Mindfulnessen helburua da, alderdi emozionalak zein hitzik gabe gertatzen diren prozesuak, diren moduan onartzea eta bizitzea, saihestu gabe, kontrolatzen saiatu gabe. Prozedura automatikoei lotuta agertzen diren kontrola ezinak diren gertakarien kontrola izateak, esperimentatze hutsa eskatzen du, dagoen esperientziaren aurrean ahalik eta interferentzia txikienarekin egotea.

BARAKAn, duela 20 urte jarri genuen “Meditazio Eskola” martxan eta aitzindari izan gara estatu mailan Mindfulnessi dagokionez. BARAKA, bere sorreratik, Mindfulnessen potentzialtasuna eta onurak ikertzera dedikatu da. Hurrengo lau eremutan batez ere: Ongizate psikologikoa, buruko osasuna, lan esparrua, eta hezkuntzan.

Mindfulness Aurreratu honetarako, MBI izateko eskatzen diren konpetentziak bermatzeko formazio-proposamena dugu. Hartzailearentzat onuragarria izatea eta kontrako ondorioak saihestea du helburu programa honek.
Orain arte beste toki batzuetan egindako lana erabili dugu, atentzioa protokolo aurreratuetan eta enpirikoki probatuetan jarriz. Horretarako Mindfulness arloko prestigiodun irakasleak ditugu.
Formazio Aurreratu honek, Mindfulness instruktoreak formatzeko dugun Oinarrizko formazioaren garapena izan nahi du.

KONPETENTZIAK

Formazioak instruktorearen hurrengo konpetentziak garatu nahi ditu:
Gai izatea Mindfulness egoerak eta beste egoera mental batzuk bereizteko, batez ere klinikoki nabarmentzen direnak.

Hitzik gabeko komunikazioaren eta etikaren arloko nolakotasun indibidualak kontuan izanda garatzea.
Harreman terapeutikoaren klabeak ezagutzea eta garatzea.
Talde-dinamikarako eta ezagutza transmititzeko beharrezkoak diren konpetentziak ezagutzea eta garatzea.

Mindfulnesseko formazioa osatzeko eta Formazio Aurreratuaren titulua jaso ahal izateko, hainbat dira egin beharrekoak: modulu guztietara bertaratu, erretiroa egin, eta formazioan zehar hartutako konpromisoak bete. Horretaz gain, ikasleek akreditatu beharko dute gutxienez astebeteko erretiroa eginda dutela (Gure eskolan zein beste edozein zentrotan).

Informazioa
Data:
10/11/2018
23/06/2019
Ordutegia:
Formazio-moduluak: de 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00. Gainbegiratzeko modulua: 10:00 - 14:00.
Lekua:
Instituto Baraka
Calle Etxague nº 4
Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa)
Prezioa:
800 (erretiroa sartuta) €
Prezioaren xehetasunak

Bi zatitan ordainduko da:
1. ordainketa: 400 € matrikula egitean.
2. ordainketa: 400 € azaroan.
*Bukaerako erretiroa prezioan sartuta dago.

Moduloa:

Hasierako Erretiroa: Azaroaren 16-18
1. Modulua azaroaren 24an
2. Modulua urtarrilaren 12an
3. Modulua otsailaren 2an
4. Modulua maiatzaren 9an

Matrikula:

Plaza ziurtatzeko inskripzioa egiteko e-maila bidali: formacion@barakaintegral.org

Baldintzak:

Mindfulnesseko formazioa osatzeko eta Formazio Aurreratuaren titulua jaso ahal izateko, hainbat dira egin beharrekoak: modulu guztietara bertaratu, erretiroa egin, eta formazioan zehar hartutako konpromisoak bete. Horretaz gain, ikasleek akreditatu beharko dute gutxienez astebeteko erretiroa eginda dutela (Gure eskolan zein beste edozein zentrotan).

Informazio gehiago:
Baraka Fernando Rodríguez

Fernando Rodríguez Bornaetxea

Zuzendaria · Psikoterapia · Meditazio Maisua · MINDFULNESSEKO ENTRENATZAILE
Psikologian Doktorea eta Vipassana Maisua. Psikologian interesatua betidanik. Maila intelektualean psikoterapia eredu guztiak integratu ditut, sufritzen ari diren pertsonei lagundu diet, heriotzarainoko bidean daudenak barne, eta pazientziaz eta pertseberantziaz meditatzen dut azkeneko 30 urtetan.
Baraka David Alvear

David Alvear

Psikoterapia · Meditazio Instruktorea · Mindfulnesseko Entrenatzaile
Psikologian Doktorea eta Psikoterapeuta. Barakako Mindfulnesseko formazioko eta ikerketarako zuzendaria. EHUeko irakaslea. Mindfulnessekin loturiko liburuak, liburu batzuen kapituluak, eta hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu.
Baraka GUSTAVO G. DIEX

Gustavo G. Diex

ZIENTZIA FISIKOEN lizentziatua
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lizentziatua Zientzia Fisikoetan. Bartzelonako Autonomoan Neurozientzia kognitiboetan Masterra. Massachusettseko Unibertsitateko Center for Mindfulnessen TDIa.
Baraka Jose Luis Molinuevo

Jose Luis Molinuevo

Médico y Doctor en Neurología
Medikua eta neurologian doktorea, endekapenezko gaixotasunetan espezializatua. Pasqual Maragall Fundazioko Zuzendari Zientifikoa.