EL CAMINO DEL ELDER aldaketarako bidea da, maila pertsonalean zein taldekoan. Maila pertsonalean gizakiek harreman-patroi zaharrak gainditu behar izaten ditugu, bereziki mesfidatiak bihurtzen gaituztenak, erreaktibo edota agresibo, eta komunikazio enpatikoagoa eta gupidatsuagoa lantzen saiatu. Talde mailan, gizakiok talde antolaketarako estruktura zaharrak gainditu behar ditugu, bereziki mendekotasunak gidatuak, eta bizitza imitatzen dutenak, bizitzari eusten diotenak, parte-hartzea, talde lana eta elkarrengandik ikastea dakartzaten guneak sortuz.
“El Camino del Élder” José Luis Escorihuelak, (Ulises), garatu du, eta talde bideratzaile gisa izandako bere esperientzia luzean oinarritzen da, eta, besteak beste, Psikologia Soziala, Sistema Konplexuen Teoria, Prozesuen lana (A. Mindell), Teoria Integrala (K. Wilber), edota Komunikazio ez bortitza (M. Rosenberg) ditu oinarrian.