NERABEENTZAKO MINDFULNESSA

Baraka Mindfulness para Adolescentes jueves de 17:15 a 18:15

OTSAILAK 28, OSTEGUNA, DOAKO KLASE IREKIA

NERABEENTZAKO MINDFULNESSAREN HASTAPEN IKASTAROA, GORPUTZ KONTZIENTZIA SUSTATZEN

Nerabezaroa da seguruenik pertsona baten bizitzako arorik nahasiena. Garai honetan errotzen dira gure balioak, gure barne irudia, gure grina eta nahiak, eta hainbat muga ezberdin esperimentatzen dira, betiere besteen begiradapean. Gainontzekoek gure erabakiak onartu edota arbuiatzeko erak ere garrantzi berezia hartzen du.

Mindfulness-aren praktikak orainaren aurrean arretazko kontzientzia eusten laguntzen du, gure pentsamendu, emozio, gorputz-sentsazio eta ingurunearekiko jakinminezko begirada irekia indartuz, eta bide batez, ikasteko gaitasuna eta erlazio pertsonalak hobetuz. Gorputz-espresioarekin lotutako talde dinamikek pentsamendu kritikoa suspertzen dute, gure pertzepzioa etengabe eguneratzen dute eta entzute eta talde-lanaren aurrean jartzen gaituzte, finean presentzia eta gure ekintzekiko ardura sendotuz.

Geroz eta ebidentzia zientifiko zabalagoa existitzen da Mindfulness-ak eta gorputz kontzientziak eritasun fisiko eta mentalen arrisku faktore eta sintomengan dituzten efektu positiboen inguruan. Efektu hauetaz adin goiztiarretan disfrutatzen hastea logikoa ematen du, gure biderako argi bat emanaz.

Ekitaldiaren Xehetasunak
Noiz:
28/02/2019
Ordutegia:
17:15 - 18:15
Prezioa:
40 € hilabetero
Betebeharrak:

Aurreko doako elkarrizketa

Lekua:
Instituto Baraka
Calle Etxague nº 4
Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa)
Izena ematea:
cemrgm@gmail.com
679 578 422
Baraka Cati Martín

Cati Martín

Mindfulness INSTRUKTOREA · Terapeuta Gestalt
Gestalt Terapeuta. Mindfulnesseko instruktorea. Claudio Naranjorekin formatua SAT programan eta AECn Gorputzaren Lan Integratzailean.
cemrgm@gmail.com
679 578 422